Menu
Bilbao

Gizarte-ekonomia eta hiriak

Tokiko garapen inklusiborako eta iraunkorrerako balioak eta lehiakortasuna

Urriak 1-3, 2018

ZURE EKIMENA AURKEZTU!!

DEIALDIA ZABALIK

informazio gehiago hemen
Menu

Gizarte-ekonomiako enpresa edo erakundea zara eta proiektu edo ekimen bat ezagutzera eman nahi duzu?

Aurkeztu ezazu GSEF 2018 foroan

Deialdia martxoaren 23ra arte zabalik

Hauxe da Foroaren gai nagusia: «Gizarte-ekonomia eta hiriak: tokiko garapen inklusiborako eta iraunkorrerako balioak eta lehiakortasuna».

Gizarte-ekonomia, adierazpide guztietan, aurrerabiderako eta garapen sozioekonomikorako aukera bideragarria dela erakustea da GSEF 2018 foroaren helburua.

Zure ekimena hautatuen artean badago, Foroan parte hartu eta nazioarteko audientzia zabalaren aurrean aurkezteko aukera izango duzu. Gogoratu 2016an Montrealen egin zen Forora 1.400 lagun baino gehiago bertaratu zirela.

Antolatzaileek beren gain hartuko dute izena ematearen, hoteleko hiru gauko egonaldiaren eta bidaia-poltsaren kostua.
Hautatuak ez diren proiektuak poster gisa erakutsi ahal izango dira xede horretarako prestatuko den gunean.


Ildo horretan, hauek dira GSEF2018aren gai-esparru nagusiak:

1-Politika publikoak elkarrekin sortzea.

2-Gizarte-ekonomiaren ekarpena lurraldearen eraldaketan.

3-Gizarte-ekonomiako erakundeak hazteko erronkak.

4-Lanaren eta enpleguaren etorkizuna: gizarte-ekonomiaren eginkizuna.

Gai-esparru bakoitzak, beste azpi gaiak batzen ditu. Informazio gehiagorako, ikus ezazue Gai eta azpi-gaien txostena.


Proposamenak martxoak 23, ostiralerako bidali behar dira (gauerdian tokiko orduan UTC/GMT +01:00 (CET)).

Proposamenak aurkezteko honako pausuak jarraitu beharko dira:

1- Sakatu bertako inprimakarian sartu.

2- Proposamen erregistroko aplikazioan alta eman.

3- Erregistroko aplikazioak eskatutako informazioa bete eta osatutako inprimakaria atxikitu.

Informazio gehiago nahiko bazenu deskargatu Proposamenerako gida.

Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, mezu bat bidali dezakezu helbide honetara: academic@gsef2018.org.

Mila esker GSEF 2018an parte-hartzeko izandako interesagatik!