Menu
Bilbao

Gizarte-ekonomia eta hiriak

Tokiko garapen inklusiborako eta iraunkorrerako balioak eta lehiakortasuna

Urriak 1-3, 2018

ZURE EKIMENA AURKEZTU!!

DEIALDIA ZABALIK

informazio gehiago hemen
Menu

Bilboko Udala

Bilboko metropolialdeak Euskadiko jardun ekonomikoaren eta populazioaren erdia hartzen du gutxi gorabehera, eta Europako eskualderik lehiakorrenetako bat da. Erronkak aukera bihurtzen jakin duen hiria da Bilbo. Industria aroaren gainbeheraren ondorioz, aldatzeko premiak industria ondorengo metropoli berrien bidea zedarritu du. Azken 30 urteetan Bilbok bilakaera nabarmena egin du hiri moderno eta segurua izatera iristeko, hau da, leku eraginkor, abegitsu eta erakargarria bizitzeko, lan egiteko eta bisitatzeko. Gaur egun, hiriaren giroak eta ingurune ekonomiko eta sozialak teknologia berriak garatzea estimulatzen dute, industria berritzailea eta balio erantsi altukoa sustatzen dute eta gizarte aurreratu baten berezko zerbitzuak, turismoa, kultura eta aisialdia bultzatzen dute. Mundu aurrean zabalik dagoen hiria da Bilbo.