Menu
Bilbao

Gizarte-ekonomia eta hiriak

Tokiko garapen inklusiborako eta iraunkorrerako balioak eta lehiakortasuna

Urriak 1-3, 2018

ZURE EKIMENA AURKEZTU!!

DEIALDIA ZABALIK

informazio gehiago hemen
Menu

Zer da GSEF elkartea?

Bilbo izango da GSEF2018–Gizarte Ekonomiaren Munduko Foroaren 4. edizioaren egoitza.

Gizarte Ekonomiaren Munduko Foroaren (Global Social Economy Forum, GSEF) 4. edizioa antolatuko da oraingoan. Seul hiriak hasi zuen 2013. urtean, tokiko gizarte-ekonomiako kideekin elkarlanean. Hego Korean egin zen berriz ere 2014. urteko edizioa; hura amaitutakoan GSEF erakundea sortu zen nazioarteko elkarte iraunkor gisa, zehazki, gizarte-ekonomia tokiko garapen ekonomikoaren faktore nagusitzat jotzen duten tokiko gobernuak eta gizarte zibileko interes-taldeak bateratzen dituena. 2016. urtean, Montreal hiriak eta Chantier de l’Économie Sociale erakundeak batera antolatu zuten foroa Montrealen; hala, tokiko gobernuek eta gizarte-ekonomiaren eragileek hirien garapenerako egindako elkarlana izan zen erakusgarri. Gizarte Ekonomiaren Munduko Foroaren 4. edizioa, GSEF2018, Bilbon egingo da.

Gizarte Ekonomiaren Munduko Foroa GSEF nazioarteko sarea da, zeinetan gizarte-ekonomiaren garapena babesten duten tokiko gobernuak eta gizarte zibileko interes-taldeak elkartzen diren.

GSEFen helburua hauxe da: mugaz haraindiko elkarlanaren eta lankidetzaren bidez ikuspuntuak nahiz esperientziak partekatzeko gunea izatea; hori guztia inklusiboa, bidezkoa eta pertsona helburu duen guztiontzako mundua lortzearen aldeko elkarte aldeaniztuna oinarri hartuta.

Gizarte-ekonomiaren erakundeen eta tokiko gobernuen arteko elkarlanaren bitartez, GSEFek honako xede hauek lortu nahi ditu: kalitatezko lanak sortzea, oinarrizko demokraziaren aurrerapena, bidezko hazkuntza eta garapen jasangarria. Giza duintasuna eta ekologia jasangarria bezalako balioak GSEFk burutzen duen jarduera ororen funtsezko printzipioak izango dira.

GSEF elkarteari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero: http://www.gsef-net.org/en