Menu
Bilbao

Gizarte-ekonomia eta hiriak

Tokiko garapen inklusiborako eta iraunkorrerako balioak eta lehiakortasuna

Urriak 1-3, 2018

ZURE EKIMENA AURKEZTU!!

DEIALDIA ZABALIK

informazio gehiago hemen
Menu

Zer da gizarte-ekonomia?

Gizarte-ekonomiako enpresak eta erakundeak ekonomiako eta gizarteko sektore guztietan diharduten eragile sozial eta ekonomikoak dira. Enpresa eta erakunde horiek, estatuan eta nazioartean hainbat eratara jarduten badute ere, tokian dituzte erroak.

Gizarte-ekonomiak kalitate handiko lanpostuak sortzen ditu, eta gai da gaur egungo erronkei aurre egiteko, lan intentsiboko ekoizpenak edo teknologia berriak baliatuz, gizarteko sektore ahulen gizarteratzea sustatzeko.

Ekonomia globalizatuaren sasoian, tokian euskarritzen laguntzen die gizarte-ekonomiak negozioei. Horretarako, alderdi ekonomikoak eta sozialak uztartzeaz gain, sektore publikoarekin, enpresa pribatuekin eta sindikatuekin akordioak egiten ditu, zenbait arlo garatzeko eta kohesionatzeko.

Balio eta ezaugarri jakin batzuk dituzte gizarte-ekonomiako enpresek eta erakundeek, adibidez:

· Kapitalari baino garrantzi handiagoa ematen diete pertsonari eta gizarte-helburuei.
· Bazkideek demokratikoki kontrolatzen dute enpresa.
· Bazkideen interesak, erabiltzaileenak eta interes orokorra (gizartearena) uztartzen dituzte.
· Elkartasunaren eta erantzukizunaren printzipioa aldarrikatzen eta aplikatzen dute.
· Soberakina berriro inbertitzen dute, garapen-helburu jasangarriak lortzeko eta bazkideen eta herritarren intereseko zerbitzuak emateko.
· Bazkidetza borondatezkoa eta irekia da: edonor izan daiteke bazkide.
· Kudeaketa autonomoa da, eta ez du loturarik agintaritza publikoekin