Menu
Bilbao

Gizarte-ekonomia eta hiriak

Tokiko garapen inklusiborako eta iraunkorrerako balioak eta lehiakortasuna

Urriak 1-3, 2018

ZURE EKIMENA AURKEZTU!!

DEIALDIA ZABALIK

informazio gehiago hemen
Menu

Euskadiko Udalen Elkartea (EUDEL) Euskadiko udalgintzaren erreferentea da, eta solaskide baliagarri eta eraginkorra da tokiko gobernuen eta gainerako erakundeen arteko harremanean, politika publikoen koordinazioan eta adostasunean. Elkarte gisa, bere egiteko nagusia denok elkartzeko moduko espazioa eskaintzea da, udalerrien interes orokorrak ordezkatuz.

Konfekoop -Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa Euskadiko enpresa Kooperatiboen ordezkaritza du. 1996an sortu zen, Euskal Kooperatiben Mugimenduak daukan garrantzi ekonomiko zein soziala kontuan hartuta, mugimendu hori sendotzeko beharrari aurre egiteko. Gaur egun, 53.500 langiletik gora (horietatik 34.000 lan-bazkideak) dituzten 1.100 Kooperatiben ordezkaria da Konfekoop

REAS Euskadi sarea 1997an sortu zuten, eta pertsonengan eta bizitzaren iraunkortasunean ardaztutako ekonomia sustatzen duten 70 enpresa eta gizarte-erakunde biltzen ditu. Sustatzen dituen jarduera ekonomikoek, besteak beste, lankidetza, irabazi-asmorik eza, elkarrekikotasuna, inklusioa, ikuspegi feminista, ingurumen-iraunkortasuna, ekitatea eta komunitatearekiko eta lurraldearekiko konpromisoa dute oinarri.

EHLABE Inklusio SozioLaborala desgaitasunak dituzten pertsonen gizarte- eta lan-txertatzea sustatzen duten irabazi-asmorik gabeko erakundeen euskal elkartea da. Gaur egun desgaitasuna duten 11.000 pertsona baino gehiagori enplegu eta enplegagarritasun zerbitzuak eskeintzen duten Gizarte Ekonomiako 13 erakundeek osatzen dute.

[/section]

SAREEN SAREA elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoko hirugarren sektore sozialeko erakundeen sareak biltzen ditu. 3.500 elkarte, fundazio, kooperatiba, gizarteratze- eta laneratze-enpresa eta enplegu-zentro berezi hartzen ditu, guztiak gizarte-ekimenekoak eta irabazi-asmorik gabekoak, baita 125.000 boluntario eta 36.000 langile ere. Sektoreak 1.451 milioi euroko bolumen ekonomikoa kudeatzen du urtean, hau da, EAEko BPGdaren % 2,2.

ASLE da EAEko lan-sozietateen enpresa-elkartea ekonomia sozialaren eremuan. Lan-sozietateen alde egitea, horiek sendotzea, sustatzea eta garatzea du misio. Lan-sozietate horiek merkataritzako enpresak dira eta langileek dute partaidetza nagusia. 300 enpresa inguru biltzen ditu, guztira 5.500 langile baino gehiago dituztenak.

Gizatea, Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkarteak laneratze enpresak bultzatzen ditu gizartean baztertuta edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonentzat barneratze enplegu aukerak sortzerako tresna bat bezala.